DBH-3A

2015/02/09: LEGOTECH
Egun honetan teknologiako proiektua aritu gara egiten: bideoa, aurkezpena... Horrez gain, misioak prestatzen eta hobesten izan gara. Nahiko ondo pasatu dogu eta momentu dibertigarriak euki doguz.

Oier Fernandez, Nerea Gutierrez, Alejandra Lasso, Aintzane Madariaga.


2015/02/09: TROUBLEMAKERS
 Astelehenean, Garazi Bilbao eta Andre robotaren azkenengo bi misioak programatzen hasi ziran. Marinak robotaren besoa diseinatzen jarraitu eban. Andreak eta Garazik anbulantziaren eta supply truck-en misioak amaitu eta grabatu ebezan. Garazi García astelehen horretan medikuarenean egoan baina etxetik bideoarekin lagundu eban.
Garazi Bilbao, Andrea Campa, Garazi García, Marina Gómez.



2015/01/26: BEGOBOTS
Aste hau oso garrantzitsua da talde guztiontzat. Legoñazpi egunean jarraituko dogun gidoia eta lehenengo lau misioen bideoak entregatu behar doguz. Klaseari hasiera emoteko, Maitek pare bat azalpen emon dauz eta bi bideo ikusi doguz danon artean. Honen ostean, taldeka lanean hasi gara. Bi taldekide jo eta ke ibili gara proiektu teknologikoaren aurkezpena prestatzen. Beste biak, barriz, robota programatzen eta misioak egiten aritu gara, eta gaur kamioiaren eta anbulantziaren misioak egin doguz.

Jon Larrañaga, Aida Rojas, Ainhize San Andres, Marta Vázquez.




2015/01/19: LEGOMINDS
Urtarrilaren 19a misio-mahaietan eman dogun hirugarren eguna izan da. Dagoeneko, hasteko euki bageunkan erabakita zer misio egingo genduzan, baina arazo asko genduzala ikusirik, gure plangintza aldatzea erabagi dogu. Hasieran hornitze-kamioia eta anbulantziagaz aritu ginan lanean, baina tsunami-a eta anbulantziagaitik aldatzea erabagi dogu. Honeekaz ia ez dogu arazorik euki, beraz misio honeei ekingo deutsegu.
Eneritz Azkorra, Jon Lamberti, Asier Luengo, Anne Naroa Roncero




2015/01/12: PI-EI
Gu Pi-ei taldea gara, gure taldea lau pertsonaz osatuta dago: Erlantz, Irati, Iker eta Patxi. Gaur Tekno orduan bi misio prestatzen aritu gara, Tsunami eta Cargo Plane. Egiten genduen bitartean misioak filmatzen egon gara Tekno proiektua prestatzeko.  

Patxi Gallego , Irati Ibabe, Iker Linazisoro, Erlantz Pérez





2014/12/15: WALLY TEAM
???

Alazne Badia, Iker Rozas, Lucas Saez, Aitor Sánchez
_________________________________________2013/14__________________________________
2014/02/10 MR. LEGO
Atzo, 2014ko otsailaren 10ean, proiektuaren diseinua ordenagailuan zehaztu genduan Robotak zelan hartu dauan forma, pausoz-pausoz azaldu genduan eta pauso bakoitza pantailazo baten bidez adierazi dogu.
Robotak misio batzuk egitea aukeratu dogu. Guk aukeratu doguzan misioak zailak direnez, puntuaketa orduan puntu gehien lortuko doguz misioak ondo ateraz gero, noski.
Lehenengoa boloena da, Robota basearen puntu zehatz batean kokatuta egongo da. Robotak gurpilei bira zehatzak emon behar deutsez. Hainbat aldiz saiatuta azkenean zuzen joatea eta erdi-bira emotea lortu da misioa aurrera ateratzeko.
Robotarekin batera, beso bat eraiki dogu. Besoa egiteko pausu batzuk jarraitu doguz, Robotarekin ondo geratu daiten. Beso hau bola edo pilota horia eroateko erabiliko dogu. Pilota horia besoaren barruan sartuko dogu eta dana zuzen jarraituta, buelta erdia emonda, besoak bota egingo dau.
Robotaren diseinua amaitzeko goiko partea baino ez jaku geratzen, eta azkenik dana osoturik, proiektu teknologikoa amaituko dogu.

Maitane Larrea, Beñat Rodriguez, Peio Lopez, Jon Hernandez.

2014/02/03 THE FOURS
Gure taldea lau pertsonez osotuta dago, horregaitik eta proiektua ingelesez dalako, taldeari The Fours deitzea erabaki dogu. Gure logoa lauburu bat da, plastikan laster landuko doguna. Irati Linaza, Aitor Segura, Unai Jurado eta Ainize Mera gara taldean, bakoitzk lanean eginkizun garrantzitsu bat dauka, eta batera be oso ondo egiten dogu lan.
Ez dogu gure robotaren modeloa aldatu, aukeratu doguzan misioak egiteko dagoan bezala misioen mahaitik ondo mugitzen dala pentsatu dogulako, baina konpetitzera goazanean gurpilak aldatuko deutsaguz, robota hobeto mugitzeko.
Misioak aukertazean arazoak izan genduzan ez ginalako ados jartzen baina azkenean boloen eta botiken misioak egingo doguz. Botiken misiorako kolore sensorea behar dogu eta boloen misiorako berriz beso bat pilota hartzeko. Misio hauek ez dira errazak, robota programatzea oso zaila delako.
Dana dala, gure taldeagaz oso pozik gagoz eta talde bezala ondo lan egiten dogula pentsatzen dogu.


2014/01/20 WASD
Gu WASD taldea gara, talde hau Gorka, Julen, Ane eta Uxuek osotzen dogu. Gure robota beste roboten eran, eraikita dago. Halan da be badauka berezitasun bat: beso honek guk eraikiak dira. Misioak ondo burutzen lagunduko deuskulakoan, eraiki doguz. Besoa pinza baten modukoa da, pelota hartzeko eta botatzeko erabiliko doguna.

Momentu honetan burutzen gagozan misioa, Bowling misioa da. Misio honetan, robotak basetikpelota bat eroan behar dau eta boloak bota. Robota biratu eta pelota indarrez bultzatzeko zailtasunaz dekoguz.

Zailtasun hauek aurrera ataratzeko ideia batzuk badeukoguz. Robotaren inguruan oraindik, beste misio batzuk egiteko besoen prestaketa pentsatu behar dogu. Uste dogu proiektu hau, lanagaz, aurrera atarako dogula.





2014/01/13 THE STICKERS
Taldekideak garen, Irati, Izaro, Gaizka, eta Aitzol, denpora honetan zehar talde lanean robota eraikitzen aritu gara. Hasieran, ez genkian zelan egin behar zan baina denpora igaro ahala, praktika hartzen hasi ginan. Dagoeneko, robota eraikita daukagu baita sentsore desberdin guztiak frogatuta ere.

Azkeneko saioan, martxan jarri genduan misio zehatzak aginduz. Irakasleak, Maite, lehiaketa zelangoa izango zan azaldu euskun. Lehiaketan egin behar izango duguzan misioak azaldu euskuzan. Gure taldearen txanda heldu zanean egin behar genduzan misioak ondo egiten saiatu ginan. Misioak ondo egitea ez da erraza. Misio batzuk egiteko zailtasunak izan genduzan. Misioak, daukiezan puntuen arabera aukeratu doguz. Ondo aukeratu izana espero dogu, baina oraindik asko daukagu egiteko.


1 iruzkin: