DBH-3B

2015/02/26: LEGOKIDS
  Kaixo, gure taldea Alatzek, Mirenek, Jonek eta Saioak osatzen dogu eta LEGOKIDS dogu izena. Pasa den barikuan, jada eginda geunkazan gauzak hobetzen hasi ginan. Nerea andereñoak,
gure Technological Project-a zuzendu eban eta bere aholkuak jarraituz proiektua hobetzen jardun genduan denbora dexente. Misioei jagokonez, ez genduan ezer barririk lortu, egiten genduzanak hobetzen saiatu ginan baina batzuk oraindik ere lortu ezinik gabilz. Misioen zailtasunak aurrera eroateko gehiago saiatu beharko gara baina lortuko dogulakoan gagoz. Hau guztia dala eta, gure ustean, aurrerapen handiak egiten ari gara baina oraindik be, asko daukagu hobetzeko.

Alatz Landeta, Saioa Pagola, Miren Pinillos, Jon Sanchez




2015/01/08: THE BUILDERS
“NXT Programme” erabili dogu gure Teknologiako proiektua egiteko. Lehenik eta behin, misio bat egitea aukeratu dogu, misio honen izena Tsunamia da. Misio hau erreza iruditu jakulako aukeratu dogu eta gainera robota bere hasierako lekutik abiatzen da. Hau egiteko 15 minutuko bi txanda eduki doguz, geratu dan denboran misioa programatzen aritu gara. Lehen txandan Tsunamiaren misioa bete dogu, bigarrenean ordea anbulantziarena burutu dogu, azken honek puntu asko balio dauzalako.

Jon Arrarte, Christian Cifuentes, Jon Ezquerra, Uxue Ibisate, Ossian Monedero







____________________________________2013/14_______________________________________
2014/02/26 ROAR
Gu ROAR taldea gara. Teknologiako klaseetan, lehenengo, robotaren basea egiten aritu ginan. Amaitu genduanean fogak egiten hasi eta sensoreak frogatu genduzan, baita robotaren mugimenduak be.
Dana ondo lan egiten ebala egiaztatzean mahaian misioen programaketagaz hasi ginan. Egingo genduzan misioak aukeratu eta ordenagailuan programatu genduzan. Hainbat saiakera behar izan doguz gure helburua lortzeko. Misio batzuk egiteko beso batzuk diseinatu doguz.
Bitartean “Lego Designer” programagaz lan egin dogu, robotaren basea eta besoak diseinatuz. Gure hurrengo eginkizuna proiektu teknologikoa egitea da: “Lego Designer”aren eta misioen bideoekin bideo bat egin. Hau egiteko ez dogu klasean denbora izango, beraz taldekideen artean eginkizunak banatu beharko doguz.

Naroa Fontal, Maialen Etxebarria, Irati Wyatt, Arizt Ramos, Enaitz Iñarritu.

2014/02/19 ASAJI’S
Gaur, otsailak 19, Asaji’s taldeak hainbat gauza desbardin egin doguz. Lehenik eta behin, pasaden egunean  egin genduzan misioak errepasatu eta berregin doguz, horrela guztiz ondo dagozala egiaztatzeko. Hau amaitu eta gero, Maitek emondako orria osotu eta beste hainbat orri irakurri doguz.
Gaurko egunaren erabilera robotaren hirugarren misioa egiten emon dogu. Asko aurreratu dogu, hirugarren misioa amaitu eta laugarrena egiten hasi gara. Bi ordu honeen artean pare bat arazo izan doguz: horreetatik, gure kideetako bat kaleratua izan dala, baina hala ere ondo eraman doguz orduak.
Orduan zehar, robotarentzako besoak diseinatu eta burutu doguz. Praktikan jarri eta ondo egozala egiaztatu eta gero, gauzk gorde eta Maitek emondako fitxa egiten hasi gara (musikak jo dauan arte).
Jon B, Anne B, Ane B, Sara F, Ibai P.




2014/02/12 GROSBOT


Gaizka Galindo, Claudia Ortega, Naroa Roldan, Jon Sagrario. 

2014/02/05 THE ELEMENTS
Gu, Alazne Ramos, Gorka Betanzos, Markel Fernandz eta Leire Casas gara eta “The Elements” dogu izena. Gure helburua gitxienez bi misio egitea da, “Transition” eta “Gardening” misioak. “Transition” misioagaz, robota balantzan inklinatuta baldin badago, 45 puntu lortuko geunkez eta gainera, robota zuzen mantendu egiten bada, 65 puntu. “Gardening” misioagaz ostera, 25 puntu lortuko geunkez landareak beste landareen albora eroan ezkero.
“Gardening” misioa egiten gengozan bitartean, arazo batzuk sortu jakuz. Robotak misio hau egoki betetzeko beso gehigarri bat behar dauala konturatu gara. Orduan, misio horretarako beren beregi beso bat muntatu dogu. Bestalde, beste arazo batzuk be eduki doguz, adibidez: gure robotak ezin dau zuzen joan, beti alde baterantz joaten baita. Horretaz gaian, robota basera joateko arazoak be eduki dauz, beste misioetako objektuak lekuz mugitzen ebazalako.
Arazo honeen aurrean, Markelek robota era desberdin batean programatu egin dau. Honeri esker, robotak orain askoz hobeto funtzionatu egiten dau eta ez dau ezer bere lekutik mogitzen.



2014/01/29 LEGOKIDE
Gu LEGOKIDE taldea gara eta egun honeetan egindakoa azalduko dogu.  
Aste batzuk lehenago, “Lego Designer”programagaz hasi ginan. Honegaz robota diseinatu dogu, eta gero misioekaz hasi ginan.
Lehenengo txakurraren misioa egitea erabaki genduan, baina robotak ezin ebanez misioa egin, baztertzea erabaki genduan.
Hurrengo egunean, trantsizioko misioa frogatu genduan eta robotak ondo egin ebanez, aurrera egitea erabaki dogu. Bada ez badan robotak zelan egiten dauan grabatu dogu. Robotak ondo mugitzeko arazoak eukazanez itxura aldatu deutsagu eta hiru gurpil izanik bat gehitu deutsagu.

Amaitzeko, kooperazio misioa egingo dogula adostu dogu ere, misio hau egiteko basean barra bat ipiniko deutsagu.



2014/01/22  JAGO'S
Gu 3.B-ko bigarren taldea gara. Partaideak Ander Astorga, Garazi Mtnez. De Igidua, Jon Ander Serrano eta Olatz Zabala gara, eta gure taldeak JAGO’S izena dauka.
Robot baten prototipoa eraikita izanik, aste honetan misioak prestatzen aritu gara. Ordenagailu programa batekin (LEGO MINDSTORMS Education NXT), robotak eman beharreko pausu guztiak programatzen ai gara. Gure taldeak, dagoeneko misio bat prestatzea lortu dau. Horretaz gain, LEGO DESIGNER-en robota diseinatzen ibili gara.


2014/01/15 THE IMPOSSIBLES
Gure taldearen izena “The Impossibles” da, eta DBH 3B mailako lehenengo taldea osotzen dogu. Kideok Nerea, Unax, Gorka eta Andrea dogu izena. “Legoñazpi” proiekturako aste honetan gure robotagaz egindako lanaren berri emateko idazten dogu, gure esperientzia ezagutu dagizuen.
Aste hau misioak programatzeko eduki dogun lehenengoa izan da. Egin daikeguzan misio guztiak ikusi, eta nahi doguzanak burutzeko, egin beharrekoa egiten hasi gara: hau da, robota programatu eta joko-zelaia neurtu. Aldaketa asko egin behar izan doguz, robotaren egituran zein programazioan.
Honeko hau, hasiera baino ez da izan, baina aste batzuen buruan misioei aurre egiteko prest egongo gara, baita irabazteko ere.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina