DBH-3D


2015/03/11: SUPERHEROES



 Gu SUPERHEROES taldeko partaideak gara; Iker, Malena, Sara eta Irene gaituzue. Izen hau aukeratu dogu inobazio proiektu baterako egokia dala pentsatzen dogulako. Izan be, gure misioa egiazko araz bateri aurre egiteko irtenbidea proposatzea izan da, eta hori da superheroiak egiten dabena, ezta? Gure robota Batrobot deitsen da, eta superheroi bat da.
  Aurreko saioan, Legoñazpi egunean aurkeztu behar izango dogun bideoa birpasatu eta osotu genduan. Erronka barriei aurre egiteko irrikan gagoz. Gure robotak dagoeneko lau misio osotuta daukaz. Pasadan egunean misio baten, HOUSE LIFT deitutakoa, trabatuta gelditu ginan; baina gogotsu gabilz lanean eta ziur gagoz lortuko dogula.

Iker Alonso Puente, Irene Campillo Pereda, Sara Diéguez Marín, Malena Heras Hernando  



 2015/03/04: BATGARA
Gu Uxue, Valeria, Asier eta Jon gara, Batgara taldekoak. Kurtso hasieran proiektu hau egiten hasi ginan eta egun horretatik daroagu teknologia proiektua egiten. Pasa dan egunean bi misio egitea lortu gendun eta hirugarren bat egiten saiatu ginen, baina ez gendun lortu. Robotaren besoa hobetuz gaiz, beste beso bat eratu gendun hirugarren misioa egin ahal izateko zoritxarrez, bi misio bakarrik daukaguz, baina Legoñazpi egunerako gehiago egin nahi doguz.

Uxue Zuazo, Valeria, Asier Agirre eta Jon Zelaia.



 2015/02/25: MAKIPROS
Gaur, otsailak 25, pasadan astean egindako Legoñazpi egunean aurkeztuko dogun bideoa aldatu dogu, hau da, txarto egozan gauzak aldatu doguz. Horrez gain, roboten gelara joan gara eta misio bat gehiago egiten saiatu gara. Ez da erraza izan, horregaitik ez dogu lortu baina hurrengo egunean saiatuko gara barriro. Taldekide batek ordenagailua bere kutxara eroan eban, robota armairura eta etxera joan ginan.

June Castillo, Ane Corral, Nerea Fernandez, Gaizka Gutierrez eta Maialen Lluva.



 2015/02/25: AERO
Kaixo, Aero gara, eta orain teknologiako klaseko egun bat kontatuko deutsuegu. Gaur, otsailak 25, geure "Technological project" amaitu eta hobetu egin dogu. Robotagaz lana egiten aritu gara eta "cargo plane" misioa egitea lortu dogu. Lanean ibili garenean arazo txiki bat sortu jaku misioekin baina klasearen amaieran berriro ondo jartzea lortu dogu.

Iren Aizpuru, Leire Chapado, Javier Coloma eta Mario Ulles.
 


2015/01/21: MOUKIS
Gu Ane, Oihane, Aitor eta Peio, Moukis taldeko partaideak gara. Teknologia gelan egondako azkenengo egunean, hainbat gauza egin genduzan. Hasteko, robota barriz programatu genduan, ez joialako guk nahi genduan bezala. Honegaz batera, besoa hobetu genduan, baina oraindik hobekuntzak egiten jarraitu behar dogu. Egindako lanaren laguntzagaz, bi misio egitea lortu genduan (Tsunamia eta Hegazkina). Baina zoritxarrez, misioa grabatzen saiatzen ginan bakoitzean, txarto ateratzen zan. Horregaitik, azkenengo egunean bezain ondo lan egitea espero dogu. 

Peio Eguskiza, Aitor Hervás, Ane Sustatxa, Oihane Urbina. 




2015/01/14: YOGGIS
Yoggis taldea gaituzue. Eider, Sara, Maider eta Mar gara talde honen partaideak. Kurtso hasieratik daroagu proiektu teknologiko bat prestatzen; horretarako, liburuxka batez baliatuz zein misio egin behar dogun begiratzen aritu gara, robota programatzeko edo frogatzeko. Dagoeneko misio bat egiteko gai gara, “Tsunami” izenekoa, eta hurrengo klaseetan egiten saiatzeko beste hiru misio daukaguz pentsatuta. Talde osotua eta langilea garala uste dogu. Horregaitik, emaitza ona izatea espero dogu.  

Eider Aguillo, Maider Azkoaga, Mar Molina, Sara Obregón




2014/12/17: THE BRIKERS
Pasa dan egunean, Teknon misioak praktikatzen hasi ginan. Lehenengo zeintzuk egin aukeratu genduzan, guk 3 misio desberdin bakar batean egingo dogu; horreek aukeratu doguz bata bestetik oso hurbil dagozalako. Hori dala eta, puntu asko lortu ahal doguz.
Mahaira joaten lehenengoak izan ginan eta han neurri batzuk hartu genduzan. Denbora amaitzean gure taldeko mahaira joan eta robota programatzen hasi ginan.

Uxue Atutxa, Olatz Gonzalez, Alex Ortega, Iker Rico




_____________________________________2013/14______________________________________
2014/02/21 VEIRON
Gure izena “Veiron” da, gaur egun dagoan auto baten izena da. Veiron izenagaz gure taldeko azkartasuna adierazi izan dogu.
Hasieran, Merkatek emondako ideia erabili gendun. Lehenengo esku bat eratu genduan, basetik urten barik boloak botatzeko gai izango zana. Denbora asko aritu ondoren, konpetizioko azkenengo misioa egin genduan, basetik hainbat giro eta metro aurreratzean, plataformara igo egiten dogu robota. Misioekaz amaitzeko, txakurrarena egiten saiatu ginan, baina ezin izan genduan aurrera eroan, bultzatzeko indar gehiegi behar gendualako. Honen ondoren, robota eraikitzeko formatu digitala erabiliz, Lego Designer-gaz hasi gara. Honegaz bideo bat egingo dogu robotaren pausuak erakusteko. Konpetizioan daukaguzan misioak erabiliz, ondo ateratzen badira, askoz jota 130 puntu lortu ahal doguz.

Maider Cardenas, Anne De la Cruz, Asier Martinez, Ivan Ubierna, Markel Velasco.

2014/02/14 ROBOCOP
Gaizka Reguilón, Zuriñe Castro, Izaskun Alonso, Xabier Cendegi, Lander Orbea

2014/02/07 BEGOLEGO
Gu, Begolego taldea gara: Igor Congil, Nerea Rodriguez, Iñigo Urretxaga eta Aitor Olabarria. Robota eraikitzen hasi giñan eta boloen misioa egitea aukeratu genduan.
Iñigok, beso bat diseinatu egin eban, pilota (horia) boloetara jaurti ahal izateko.
Otsailaren 7an, besoa kentzea erabaki genduan, beste beso hobea egin ahal izateko. Oraindik ez dogu misioa amaitu, bolo guztiak ez dauzalako jaurtitzen. Lehenengo, beso robota, handiegia zan eta misioetako modeloekaz talka egiten eban, horregaitik beso txikiagoa diseinatzea erabaki genduan. Informatika gelan, Iñigo eta Aitor aritu dira “Lego Designer” egiten. Robota hiru dimentsiotan diseinatu dabe, momentuz, hau da gure tekno lana. 

2014/01/31 FAST CRAFTERS
Gu FAST CRAFTERS taldea gara, Imanol Sierra, Enara Alonso, Jon Granja eta Alaitz Pinedo. Proiektu hau erronka da guretzat eta ilusioz lortu dogu.
Egin behar izan dogun lehenengo gauza misioak definitzea izan da. Behin misioak definituta robota programatu dogu.
Robotak zirkuitotik ibilbide bat egin ostean, txakurra bultzatuz baseraino roan dau, lehen aldian kostatu bajako ere, zenbait konponketa egin eta gero misioa lortzear ari gara.
Konturatu gara besoak egokitu behar doguzala bestela, ez dau txakura ondo heltzen eta ezin dau bultzatu. Hasieran plataforman arazoa eduki genduan, ez gendualako ondo kalkulatu basean zelan jarri, dagoeneko untu hau guztiz konponduta dago.
Robotak badauka beste misio bat, mahaian kokatuta dagozan boloak botatzea. Horretarako robotak egin behar dauan ibilbidea programatu genduan. Misioa frogatu eta zuzen egoan, beraz misioa lortuta!
Oraingoz txakurraren misioa hobetzen ari gara eta lortuko dogu, izan konfidantza!



2014/01/24 NAVY
Gu NAVY taldekoak gara. Gure taldeko partaideak Ander Unamuno, Daniel Agra, Uxue Eguskiza eta Borja Sarramian gara.
Pasa den astean robota montatzen amaitu genduan. Osagarri guztiak ipini geuntsozan eta programatzeko prest egoan. Anderrek programatzen eban bitartean, Uxuek eta Danik robotari beso mekaniko bat montatzen eutsen.
Robotari besoa lotu eta gero ondo joian konprobatu genduan. Txarto joian lurrean ukitzen ebalako, ondoren besoa konpontzen saiatu eta lortu genduan.
Hori eginda, Anderrek programatzen amaitu eban eta misioak egiten pasatu ginan, han gure lehentasuna boloen misioa zan, guztiak botatzea, ordu osoa igaro genduan eta batzuk botatzea lortu genduan.
Misio honetako zailtasun handiena pilota eroatea zan, zeren lurrera jausten zan eta honetan denbora asko emon genduan.
Gure proposamena: boloen misioa, medizinen eta balantzaren misioak ondo ateratzea, garrantzitsua da hurrengo saioetarako.



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina