DBH-3E

 2015/03/02: BOTXI´S
Gu Botxis gara, 7. taldea: Mikel Lopategi, Euken de Irala, June Laria, Andrea Protillo eta June Peña.

Gaur, Klasean, hasteko taldetan banatu gara eta mahaietan jesarri gara. Gero andereñoak misioak prestatzeko ordutegiak emon deuskuz eta guri bigarren txanda tokatu jaku, Denbora tarte horretan proiektu teknologikoaren bideoa amaitzen aritu gara, eta ea ze misio gehiago egingo doguzan pentsatzen aritu gara. Jarraian, guri tokatu jaku misioak praktikatzera joatea. Hasteko eginda geunkazanak erreparatu doguz, eta gero berriak prestatzen hasi gara, horretarako, Mikelek, beso berriak diseinatu dauz eta taldeko beste kideak, robota programatzen egon gara. Hurrengo orduan bideoa amaitu dogu eta beste misio bat programatu dogu. Laburbilduz, gaur, lan handia eta hainbat egin doguz, bi ordu eskaz euki arren.

Mikel Lopategi, Euken de Irala, June Laria, Andrea Protillo eta June Peña.


2015/02/26: EXTRICK
Lehenengo misio batzuk egin ahal izateko bi arma barri egin doguz. Ondoren misio batzuk ondo atera jakuz, hala bada, tsunami, ambulance eta cargo plane; halan da be  pets misioarekin arazo batzuk euki doguz, katua eta txakurra hartzen ez dauazalako.

Izaro Aguado, Ander Lopez, Julan Martinez, Alba San Miguel.


2015/01/29: EKUISDE
Gu, Mikel, Ainhoa, Jaime eta Edurne gara. Gure taldeak “Ekuisde” dau izena.
Gaur, mahaietara joaten lehenak izan gara eta daukaguzan misioak egiten jarraitu dogu. Lehenengo, Tsunamia eta Hegazkina egin doguz. Jarraian, Anbulantziaren misioa egin dogu. Geroago, beste misio bat egiten hasi gara. Lehenengo hiru misioak baino ez doguz grabatu, laugarrena ez dogu lortu grabatzerik. Azkenik, Teknologiako proiektua denok batera amaitu dogu. 

Edurne Antxia, Ainhoa Martínez, Jaime Sampedro, Mikel Sustatxa.


2015/01/22: LEGOROBOTS
Kaixo, gu Legorobots taldea gara: Jon Z., María R., Aitor G. eta Edurne G. Gaur, lehiaketan aurkezteko robota diseinatu dogu, Lego Designer programaren bidez. Pasa dan asteko misioak frogatzen egon gara (tsunamia eta anbulantzia) eta gaur Cargo Plane deitutako misio bat egiten saiatu gara. Arazo asko eduki doguz robota ez zalako bueltatzen. Arazo hau konpontzeko beste estrategia bat erabiliko dogu. 


Aitor Garma, Edurne González, María Retuerto, Jon Zamacona.




2015/01/15: TEKNOMOK
Kaixo, gure taldea Aitorrek, Jonek, Irunek eta Nataliak osotzen dogu, eta gure izena TEKNOMOK da. Gure robotak hasierako diseinu bera dauka, baina, misioak aurrera eroateko beso ezberdinak daukaguz. Gaur, hainbat misio egitea lortu dogu, baina hegazkinaren misioarekin arazoak euki doguz, besoa laburregia dalako eta oinarrian kokapen zehatza bilatu behar dogulako. Teknologia gelan robotaren diseinua egin dogu; gidoia eta aurkezpena prestatu eta beso barriak diseinatu doguz. Hau guztia dala eta, gure taldearekin oso pozik gagoz, baina arazoak konpondu behar doguz. 
Natalia Gutierrez, Aitor Mamolar, Jon Otero, Irune Zubiete


2015/01/08: MEGALEGO
Guk, teknologia roiektuan, arazo asko izan doguz. Hasteko, misioen kontzeptuak ez genduzan ondo ulertu; beraz, misioak aukeratzean arazoak izan genduzan. Misioak aukeratzean, programatzeko ez genkian zelan joiazan errotazioak eta oraindik ez dogu misio bat bera be burutu.

Ainhize Antuñano, Iñigo Alonso, Izaskun Valderrama, Nerea Vázquez





2014/12/18: LEGONATORS
Bilbon, 2014ko abenduaren 18an.
Gaur, misioak lantzen ari ez ginala, lehiaketaren egunean gure robota aurkezteko, robota diseinatzen egon gara, LEGO DESIGNER programaren bitartez. Tapetean ari ginala, pasa dan astean frogatu genduzan misioak (anbulantzia eta kamioia) egin doguz, eta beste misioi bat lantzea aukeratu dogu, hain zuzen be animaliena; non robotak beso baten bitartez animaliak hartu behar dauzan eta koloredun zonalde batera eroan.

Andrea Cotado, Nerea Luvuangu, Jon Enbeita, Paula Angulo






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina